Kiroletako taldeen zerrenda 2018-2019

Datorren ikasturteko kirol taldeak antolatu ditugu dagoeneko. Horrela osatuta gelditu dira talde guztiak:

MULTIKIROLAK
ESKALADA
ESKUPILOTA
FUTBOL 3. MAILA
FUTBOL 4. MAILA
FUTBOL 5. MAILA
FUTBOL ESKOLA
HERRI KIROLAK 1-6 MAILA
SASKIBALOIA 3. MAILA
SASKIBALOIA 4.MAILA
SASKIBALOIA 5-6MAILA

DUATLOI TXIKI Ekainaren 9an

DUATLOI TXIKI. Ekainaren 9an, arratsaldeko 4:30ean

Ekainaren 9an DUATLOI TXIKI OSPATUKO DA Errenterin. Ondorengo loturan izena emateko aukera daukazue. Adi, izena emateko azken eguna ekainaren 1a baita.

Izena emateko lotura…

Eskolaz Kanpoko ekintzetan izena emateko formularioa

Kaixo gurasook! Hemen daukazue datorren 2018-2019 ikasturterako eskolaz kanpoko ekintza guztietan izena emateko bidea.

Bakarrik onartuko ditugu metodo online honen bidez egindako izen emateak. Kontuan izan ekainak 8 izando dela izena emateko azken eguna, egun hori barne. Adi epearekin mesedez. Ondoren jartzen dugun link horretan sakatuzgero, izena emateko formulariora bideratuko zaituzte. Bertan, aukeraketa egin, umearen datuak eman eta “enviar” botoia sakatu. Besterik gabe, agurtzen zaitugu.

IZEN EMATEKO FORMULARIOA

Eskolaz kanpoko ekintza berria: 4 eta 5 urtekoentzako Judoa

BIGEren 286. BULETINA

ALBISTE NABARMENDUA
EHIGE eta HEIZEren iritzia hezkuntza akordioaren gainean
Eusko Jaurlaritzak proposatu duen hezkuntza akordioari buruz iritzia eman zuten eskola publikoaren eragile bik aurreko astean Deiak argitaratutako elkarrizketetan.

ALBISTEAK
1.- Kudeaketa propioak hilabete Laukarizen
2.- Balioak lantzeko material didaktikoak

ESPERIENTZIAK
1.- Mujika eskolak “Guraso Eskola eta Arte Eskola” antolatu du ikasturte honetarako
2.- Luis Briñas Santutxu ikastetxeko ikasle bitartekariek Adostokia erabiltzen jarraituko dute eskolako elkarbizitza hobetzeko

Irakurri buletina…

BIGEren 285. BULETINA

ALBISTE NAGUSIA
Barne eztabaida abiatuko dugu Hezkuntza sailburuaren proposamena aztertzeko
Datozen hamarkadetan euskal hezkuntza arautuko duen araudi berri baten atarian gaude. Hori dela eta barne eztabaida prozesu bat abiatuko dugu ordezkatzen ditugun ikastetxe publikoetako gurasoen iritzia ezagutzeko asmoz. Hala jakingo dugu Hezkuntza sailak proposatu dituen metodología eta edukiak egokiak eta nahikoak diren gure parte-hartzea konprometitzeko.

ALBISTEAK
1.-Eskola kirolaren gakoak gurasoentzat
2.- Euskerazko tailer, ikuskizun eta jarduerak eskaintzen ditugu

ESPERIENTZIAK
Etxerako lanei buruzko hitzaldia Larrabetzuko eskolan

Buletin osoa irakurri…

BIGE 284. BULETINA

ALBISTE NABARMENDUA
Ikastetxerik ez sukalderik gabe!
Hala eskatzen duten ikastetxeetan sukaldea eraikitzeko eskaria egin zion Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordeak Eusko Jaurlaritzari ekainaren 21ean. Zuen ikastetxea obretan murgilduta edo hastear badago, Hezkuntza sailera zuzentzera animatzen zaituztegu, Legebiltzarreko adostasun hau aipatuz.

ALBISTEAK
1.- VII.Bilbao Iparra-Hegoa saria 2017
2.- Sexu izaera delituen ziurtagiria
3.- Ikasturte hasierako antolakuntza: Ikasturte hasierako ebazpenetan hezkuntza-antolaketa eta hezkuntza-plangintzari  buruzko aukitu dezakezue, baita 2017-2018 ikasturtean ikastetxe guztiek kontuan hartu beharreko gutxieneko lehentasunak edo alderdiak.

ESPERIENTZIAK
Karrantza Naturala elkarteak Karrantzako Kontxa eskolan D ereduari sarrera egin zioten andereñoak omendu ditu

Irakurri buletin osoa…

BIGE 283. BULETINA

NABARMENDUTAKO ALBISTEA
2017-2018 ikasturteko aseguruak
Aseguruei buruzko informazioa: erantzukizun zibilaren asegurua, eskola asegurua eta boluntarioentzako asegurua.

ALBISTEAK
1.-“Material didaktikoei eta curriculuma garatzeko baliabideei laguntzeko programa” informazioa eta balorazioa
2.- Eskolaz kanpoko jardueretako monitoreak kontratatzeko zerbitzua
3.- 2017-2018 ikasturteko bekak: Unibestsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa-beketarako eta laguntzetarako 2017-2018ko eskabidea aurkezteko epea irailaren 18an irekiko da.

ESPERIENTZIAK
1.- Ikasle bitartekariak Luis Briñas-Santutxun
2.- Jarduera hezigarria San Andres eskolako jangelan

Gehiago irakurri…

Jantokia - 2017ko ekaina

Bertakoa eta osasuntsua den jantokiarekin ikasturte bat. Zorionak!

Allende Salazarko jantoki eredu berri honen helburuak, gure umeen osasuna zaintzea , Urdaibaiko  jasangarritasuna bermatzea eta lehen sektorea bultzatzea dira. Jantoki berriarekin ikasturte bat betetzen dugun honetan, ZORIONAK eman behar dizkiogu Allende Salazar ikastetxeko eskola komunitate guztiari.

Zorionak eta eskerrak guzti hau posible egin dugun guztixori !!! Guraso Elkarteari. Zuzendaritza eta irakasleei. Umeei. Jantokiko Hezitzaile, Sukaldari eta jantoki arduradunari. Proiektuaren koordinatzaileari eta zelan ez gure baserritarrei. Bejon deizuela!!!

Ikasturtea betetzen dugun honetan balantze txiki bat egiteko momentua dela deritzogu.

– Umeek jaten duten elikagaien kalitatea nabarmen hobetu dugu.
– Jantokiko langileen lan baldintzak mantendu ditugu eta lan karga ez da handitu.
– Bertako ekonomia bultzatu dugu eta lanpostu berriak sortu ditugu.
– Orain arte proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa lortu dugu. Erakundeek eta familiek diru gehiagorik ipini gabe. Proiektuaren kudeatzaile garen Guraso Elkarteak ez dugu diru irabazi asmorik eta zuzenean erosten ditugu elikagaiak. Horrek bermatu du elikagaien erosketei askoz diru  gehiago zuzentzea.

Umeek  gure jantokian jaten dituzten elikagaien inguruko hiru datu:

– Eskualdeko produktuak %57,13 dira (Ondarroako arraina kontutan izanda)
– Euskal herrikoak guztira % 76,32
– Elikagai ekologikoen kopurua guztira % 70,2 da.

Ikasturte honetan Hezkuntza Sailaren baimena izan dugu jantoki eredua aldatzeko, eta eskertzen diogu. Baina guk ez dugu uharte bat izan nahi! Eskola guztientzako ere eskatzen dugu jantoki eredua aukeratzeko eskubidea.

Araudia aldatu dezatela!, beste jantoki eredu bat posible dela sinesten duten eskola eta erakunde asko daude eta! Bai Euskal Herrian eta baita Gure eskualdean  ere. Bide batez, eskualdeko erakundeei bertako nekazaritza eta produkzioa bultzatzen laguntzea ere eskatu nahi diegu.

Gurasook egiten ari garenaz harro gaude. Nork pentsatuko zuen oin urte batzuk guzti hau posible izango zela? Guk  sinistu genuen. Gure indar eta  elkarlanean sinistu genuen. Eta hemen da emaitza!

Ala ere lan guztia ez dago eginda. Hurrengo urteetan ere proiektua landu,  babestu eta zabaltzen jarraitu behar dugu.

DESKARGATU ELIKAGAIEN INGURUKO  DATUAK (PDF)

Allende eguna 2017





Berri Guztiak

2018/07/26 // Kiroletako taldeen zerrenda 2018-2019

2018/05/30 // DUATLOI TXIKI Ekainaren 9an

2018/05/29 // Eskolaz Kanpoko ekintzetan izena emateko formularioa

2018/01/17 // Eskolaz kanpoko ekintza berria: 4 eta 5 urtekoentzako Judoa

2017/10/04 // BIGEren 286. BULETINA

2017/09/27 // BIGEren 285. BULETINA

2017/09/19 // BIGE 284. BULETINA

2017/09/12 // BIGE 283. BULETINA

2017/06/09 // Bertakoa eta osasuntsua den jantokiarekin ikasturte bat. Zorionak!

2017/06/02 // Allende eguna 2017

2017/04/03 // Eskolaz kanpoko Ekintzak. Sukaldaritza

2017/01/31 // Neguko menua eta elikagaien jatorria.

2017/01/31 // Matrikula epea zabalik!

2016/11/07 // Euskadi Irratian Jantokiari buruzko elkarrizketa

2016/10/04 // ESKOLA BIDEA MARTXAN DA!

2016/09/30 // Eskolaz kanpoko ekintzen zerrendak. Onartutako ikasleak.

2016/09/22 // BIGE 251. BULETINA

2016/09/15 // BIGE, 250. BULETINA

2016/05/31 // BIGE, 247. BULETINA

2016/05/09 // ALLENDE SALAZARKO JANTOKIKO HORNITZAILEAK AUKERATZEKO LEHIAKETA

2016/04/26 // JANTOKI PROIEKTU BERRIA HURBILAGO!

2016/04/18 // APIRILAREN 24an MENDIRA GOAZ, BAZATOZ GUREKIN?

2016/03/06 // KIROLAZ BIZI!! ALLENDE SALAZARKO KIROL ASTEA. MARTXOAREN 7TIK 11RA

2016/03/06 // GURASO ELKARTEAREN ALDIZKARIA JAIO DA

2016/03/06 // ESKOLA BIDEA PROIEKUA MARTXAN DA

2016/02/10 // BIGEren 234. buletina

2016/01/25 // URTARRILAREN 31n MENDIRA GOAZ, ETOR ZAITEZ ZU ERE!

2016/01/21 // BIGEren 231. BULETINA

2016/01/12 // BIGEren 230. BULETINA

2015/12/17 // BIGEren 229. BULETINA

2015/12/14 // ABENDUAREN 20an MENDIRA GOAZ, ETOR ZAITEZ ZU ERE!

2015/12/02 // BIGEren 228. BULETINA

2015/11/25 // BIGEren 227. BULETINA

2015/11/17 // BIGEren 226. BULETINA

2015/11/10 // BIGEren 225. BULETINA

2015/11/02 // GURASOENTZAKO HITZALDIA

2015/10/27 // BIGEren 224. BULETINA

2015/10/19 // BIGEren 223. BULETINA

2015/10/13 // URRIAREN 18an MENDIRA GOAZ, BAZATOZ?

2015/09/22 // BIGEren 221. BULETINA

2015/09/15 // BIGEren 220. BULETINA

2015/09/09 // BIGEren 219 BULETINA

2015/06/10 // EKAINAREN 21EAN HONDARRIBIRA GOAZ, BAZATOZ?

2015/06/09 // 3. mailako froga ez egiteko 5 arrazoi

2015/05/11 // MAIATZAREN 17AN ATXARREKO SAN PEDRORA GOAZ. BAZATOZ?

2015/05/06 // BIGEKO BULETINA 2015/05/06

2015/04/21 // Domekan, apirilak 26, Altamirara goaz. Bazatoz?

2015/03/18 // BIGEKO BULETINA 2015/03/18

2015/03/11 // BIGE BULETINA 2015/03/11

2015/02/24 // BIGE BULETINA

2015/02/17 // OTSAILAK 22AN BIZKARGIRA GOAZ. BAZATOZ?

2015/02/17 // FACEBOOKEN GAUDE!

2015/02/17 // UMEAK ESKOLARA, GURASOAK ZERGATIK EZ?

2015/02/06 // GURASO ESKOLA FINANTZIATZEKO ZOZKETA

2015/02/06 // GURASO ESKOLAK GURE SEME-ALABEN HEZKUNTZA HOBETZEA DU HELBURU

2015/02/06 // Guraso elkartea ere han izan zen!

2014/09/29 // Allende Salazar ikastetxeko ikasle, irakasle eta langile ohien afariko argazkiak

2014/05/16 // Jolasten, ingelesa ikasteko udalekuak

2014/05/15 // Udalekuak Gorozikan

2014/04/23 // Allende eguna

2014/03/28 // Ongi izate tailerra

2014/03/23 // Monitoretzaren kontratazio-plana

2014/03/23 // Mendi irteera – Arteaga-Lezika-Kortezubi-Gernika

2014/03/12 // Euskal Eskola Publikoa eta Ibilaldia egun berean: argibideak

2014/03/12 // Txartel Beltza

2014/03/07 // Apirilaren 22tik 25era, ONDO PASA GOROZIKAN!

2014/03/02 // Kamiseten Salmenta

2014/02/12 // Mendi irteera – Gernika-Metxikas-Gernika

2014/02/12 // Mendi irteera – Iluntzar Abenduak 22

2014/02/03 // Ze kexka, zalantza edota proposamena daukazu hezkidetza/berdintasuna-ri buruz gure eskola eremuan?

2014/01/15 // ESKOLA PUBLIKOAREN BENETAKO BEHARREI ERANTZUN ETA SARE KONTZERTATURA BALIABIDE GEHIAGO EZ DESBIDERATZEA ESKATZEN DIO EHIGE-K EUSKO JAURLARITZARI

2013/11/28 // GURE ESKOLAKO LEKU FALTAREN BERRI EMATEKO, ASANBLADA OROKORRA EGITEKO DEIALDIA, ABENDUAREN 11AN

2013/11/27 // KONPONTZE BIDEAN DA BI URTEKO UMEEN SARBIDE ARAZOA

2013/11/27 // MILLA 2013

2013/11/27 // UMEEN SEXU ROLEN INGURUKO HITZALDIA EGIN ZEN URRIAREN 30EAN

2013/11/23 // MENDI IRTEERAK

2013/11/12 // Zein da jantokiaren inguruko zure iritzia?

2013/09/27 // LAGUNDU DEZAGUN ESKOLA-GIRO ATSEGINA SORTZEN, BESTEENGANAKO ERRESPETUAN, DESBERDINTASUNEAN ETA LEKUAN OINARRITUTA

2013/09/19 // ALLENDE SALAZAR IKASTETXEA ELIKADURA OSASUNTSUAREN ALDE!

2013/06/27 // 2013KO UDALEKUAK

2013/06/19 // ALLENDE EGUNA 2013 ARGAZKIAK