Zer da guraso elkartea eta zein da bere lana?

> GURASOAK

Gu, guraso izatean apostu egiten dugunetik, gure umeen hezkuntza eta garapena da gure arduretako bat.

Eskolaren baitan ardura horren zati handi bat lantzen da eta horrela izatea nahi dugu. GUk aukera daukagu lan horretan parte hartzeko GURASO ELKARTEA (AMPA)ri esker.

Denok gara GURASO ELKARTEA eta bere sentzuna eukiteko horrela sentitu beharko genuke. Bakoitzak lan apur bat egin ezkero emaitzak eta aukerak biderkatu egingo lirateke.

AMPA hitza, GURASO ELKARTE hitza barneratu behar dugu, nahi eta nahi ez, eskolako zati bat garelako. Gu barik ezin dira erabaki asko hartu.

Guraso elkartearen lana, umeek eskolan EGUNERO duten ibilbidean, haien nahiak, eginkizunak, ardurak, etab, eskola komunitatean bideratzea eta eztabaidatzea da.

> HELBURUA

Gure umeek eskolan egiten duten ibilbidean parte hartu era aktibo batean.

> ZER EGITEN DU AMPAk

Gurasoek dituzten kezkak, ardurak, ilusioak, ideiak etab eskolako arduradunekin bideratu. Umeen garapenerako garrantzitsuak diren ekintzak antolatu. Kontaktu arin bat mantendu eskolako arduradunekin.

> ZEREN BEHARRIZANA DAGO

Gurasoen implikazioa eta partehartzea, nahiz eta txikia izan.

> ZERGAITIK EGON BEHAR DU

Administrazioarekiko gestioak egiteko beharrezkoa da, erabaki batzuk hartzeko beharrezkoa da, gure ahotsa entzuteko ere.

Guraso Elkartea EZ da Gaiak eskatzeko bide bat bakarrik .