Neguko menua eta elikagaien jatorria.

Jantokiko neguko menuen PDFa argitaratu dugu.

Ikusi gehiago

Matrikula epea zabalik!

Urtarrilaren 30etik, Otsailaren 10era arte Eskola publikoetan izena emateko epea zabaldu da.

Gehiago ikusi.

ESKOLA BIDEA

Eskola bidea
proiektuaren
behin betiko
fasea martxan!

Leer mas

GURASO ELKARTEAREN ALDIZKARIA JAIO DA

Guraso elkartearen inguruko informazioa zabaldu eta konpartitzeko bitarteko berria dugu gure artean. Gai batzuk sakonean eta beste batzuk labur tratatuko dira zenbaki bakoitzean. On egin!

ALDIZKARIA PDF FORMATUAN (EUSKARAZ)

ESKOLA BIDEA PROIEKUA MARTXAN DA

Ikasturte honetan, Gernika-Lumoko ikastetxe guztiak, Udala eta Osasun Sarea batu gara proiektu berri bat abiatzeko asmoz: Gernika-Lumoko Eskola Bidea.

Helburua haurrak eskolara bakarrik joatea da: oinez, gurpil-aulki, monopatinean zein bizikletan. Hau da, orain gutxi naturala zena berreskuratzea. Horrela, haurrek autonomia eskuratuko dute eta ohitura aktibo eta osasungarriak sustatzeaz gain, ingurumena zaintzeko, herria hobeto ezagutzeko, espazio publikoa bereganatzeko eta eraldaketan parte hartzeko protagonista izango dira. Herritarroi, orokorrean, elkarbizitza hobetzeko aukera eskainiko digu denon arteko zaintza sustatuz.
Asmoa Eskola Bidea denon arteko ekarpenekin adostu, seinaleztatu eta proba pilotoa burutzea da ikasturte honen bukaerarako. Baina benetako erronka, hurrengo ikasturtean izango dugu orduan hasiko baita, benetan, Eskola Bidea. Helburua: 7-8 urtetik gorako haurrak euren kabuz eskolara joatea.

Guzti hau gauzatzeko, eskola guztietako guraso eta irakasleen lan talde ireki bat osatu dugu elkarlanean eta parte hartzean proiektua bideratzeko. Eskola Bidea denona izan behar duenez, familiei, eskolako langileei eta ikasleei inkestak egingo zaizkie, geletan jarduerak burutuko dira eta herri mailako batzorde bat eratuko da danon ekarpenak eta ideiak jasotzeko. Sare Sozialetan ere perfila sortuko da informazioa elkarbanatu eta komunikatu ahal izateko.

Bien bitartean, parte hartu nahi izanez gero… bideonetikgoaz@gmail.com

BIGEren 234. buletina

ALBISTE NABARMENDUA
Lehen Hezkuntzako 3. mailako froga diagnostikoak ez egitea eskatzen dugu: Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko sailburuak Heziberri dekretu berriak jasotzen dituen froga diagnostikoen harira egindako adierazpenak direla eta, hauxe jakinarazi nahi du EHIGE Gurasoen Elkarteak: Lehen Hezkuntzako 3. mailako barneko froga egitearen kontra gaude. Ikastetxeek egiten dituzte jada ebaluazio jarraiak…

ALBISTEAK
1.- BIGEren Ohiko Batzar Nagusian parte hartzeko gonbidapena luzatzen dizuegu
2.- Minbizia duten haurren nazioarteko eguna: ikastetxeen parte-hartzea

ESPERIENTZIAK
1.- Gorlizko IGEak transexualitateari buruz antolatutako hitzaldiaren bideoa
2.- Mimetiz eskolako ikasle bat izan da Lego Leage-ren irabazle
3.- Graffitiak Arrigorriagako institutuan

Gehiago irakurri…

URTARRILAREN 31n MENDIRA GOAZ, ETOR ZAITEZ ZU ERE!

Datorren domekan, atzeratutako mendi irteera egingo dugu. Oraingoan MESTIKAtik irtengo gara eta egingo dugun ibilbidea da: San Kristobal(Foru)-Errigoiti-Mallaga-Metxika-Foru-Mestika.

Kontuan izan beharreko datak:
Izena emateko azken eguna: Ostirala 29
Domekan irteera ordua eta tokia: 09:30, MESTIKA.

ETOR ZAITEZTE GUREKIN MENDI IRTEERA HONETARA!!!

Izena emateko orria…

BIGEren 231. BULETINA

ALBISTE NABARMENDUA
Eskola Digitalaren II. topaketak: Urtarrilaren 27an eta 28an ospatuko dira Durangon. Topaketa hauen helburua Euskal Eskola Publikoak digitalizaziorantz egin behar duen ibilbideaz hausnartzea da. Hezkuntza arduradunen, zuzendaritza taldeen, IKT dinamizatzaileen, gurasoen, aholkularien, enpresen eta abarren topaleku izatea nahi dugu.

ALBISTEAK
1.- Etxerako lanak: zuen iritzia ezagutzea garrantzitsua da, dbh eta batxilergokoa bereziki
2.- LOMCE eta Heziberriri buruzko hitzaldia eskainiko dugu gaur Dimako eskolan
3.- 2016-2017 ikasturteko matrikula: Urtarrilaren 25ean izena emateko eta eskaerak aurkezteko epea irekiko da.

ESPERIENTZIAK
1.- Eskola bidea proiektua hasi dute Luis Briñas eta Karmelo Ikastola ikastetxeek
2.- Merkatu solidarioa egingo dute Tomás Camacho eskolan, lortzen duten diruarekin ikastetxean hobekuntzak egingo dituzte

Gehiago irakurri…

BIGEren 230. BULETINA

ALBISTE NABARMENDUA
Familien iritzia etxeko lanei buruz: Inkesta bat prestatu dugu etxerako lanen gaiari buruz familiek duzuen iritzia ezagutzeko. Ikasleek etxerako lanak egiteko zenbat denbora behar duten, zein etxerako lan mota izaten dituzten… jakin nahi dugu.
Inkestako galderak erantzutea eskertuko genizueke, oso lagungarria izango da.

ALBISTEAK
1.- Etxerako lanak beste ikuspuntu batetik
2.- Etxerako lanak ez bidaltzeko 10 arrazoi
3.- Pisa in focus 46: Hezkuntzan berdintasun eza iraunarazten ote dute etxerako lanek?
4.- Etxerako lanen araudiaren eboluzioa: Etxerako lanei buruzko legediaren analisia 1957tik gaur arte.

ESPERIENTZIAK
Gurasoek konponketak egin dituzte Durangoko Zabalarra eskolan

Gehiago irakurri…

BIGEren 229. BULETINA

ALBISTE NABARMENDUA
Zorionak: 2015eko azken buletin honetan IGEak zoriondu nahi ditugu ikastetxeetan egiten duten lan garrantzitsuagatik. 2016an ere Euskal Eskola Publikoaren alde lanean jarraituko dugu!

ALBISTEAK
1.- Euskarazko jostailu, liburu… katalogoa
2.- Doremika 2016 urtarrilean hasiko da
3.-Guraso elkarteen diru-laguntzen atzerapena salatzen dugu: Urtea amaitzeko hilabete eskas geratzen denean, Eusko Jaurlaritzak ez du ebatzi guraso elkarteen diru-laguntzen deialdia. Hala, 2016ra arte guraso elkarteok ez dugu jasoko 2015ean egindako jarduerei dagokien diru-laguntza.
4.-Eskola Digitala 2016: Hezkuntza Digitalaren II. topaketak urtarrilaren 27an eta 28an ospatuko dira Durangon.
5.- Athletic – Lankidetza ikastetxeekin: Athletic-ek laguntza eskaintzen die IGEei eskolaz kanpoko kirol jardueretan.

ESPERIENTZIAK
1.- Dolores Ibarruriko ikasle batzuk chederiara joango dira Beti Abanto Sahararekin elkartearekin
2.- Artzentalesko Angel Larena eskolak birziklatzeari buruzko lehiaketa batean parte hartuko du

Gehiago irakurri…

ABENDUAREN 20an MENDIRA GOAZ, ETOR ZAITEZ ZU ERE!

Datorren domekan, eta urtero ohi den bezala, abenduko mendi irteera berezia egingo dugu. Gernikako Mendigoizalek antolatzen duen irteerarekin bat egingo dugu eta denok batera Iluntzarrera igoko gara.

KONTUZ: Irteera berezia izanik, izena emateko epea eta domekako irteera ordua ez dira ohikoak:

• Izena emateko azken eguna: Osteguna 17
• Domekan irteera ordua eta tokia: 09:00, Autobus geltoki nagusian.

Geu ez garenez mendi irteera honen antolatzaile zuzenak, ez dakigu eguraldi ona erreserbatuta izango duten baina seguru izan giroa berotzeko ahaleginak egingo ditugula. Beraz ez dago inungo aitzakirik. ETOR ZAITEZTE GUREKIN ILUNTZARRERA DOMEKA HONETAN!!!

Izena emateko orria…

BIGEren 228. BULETINA

ALBISTE NABARMENDUA
Euskararen eguna: Abenduaren 3an, euskararen egunean, Felix Serrano, Deustu, J. Sanchez Marcos, Intxixu, Mina del Morro, Aresti, Zurbaran eta Pio Baroja ikastetxeetako 500 ikasle inguru “Futbolariak eta printzesak” antzezlana ikustera eramango ditugu.

ALBISTEAK
1.- Batxilergoko dekretuaren proiektuari buruzko boto partikularra: Eskola publikoko gurasoek boto partikularra eman diogu Batxilergoko curriculuma zehaztu eta EAEn ezartzen duen Heziberri 2020 proiektu Dekretuari Euskadiko Eskola Kontseiluak egin dion irizpenari.
2.- Eskola bideak diru-laguntzaren ebazpena: Bizkaiko 14 ikastetxeetako IGEek eskola bide proiektu bat martxan jartzeko diru-laguntza jasoko dute.

ESPERIENTZIAK
1.- Jostailuen merkatu solidarioa Zabalarran
2.- Virgen de la Guía ikastetxeko ikasleek saria jaso dute eTwinning-en egindako proiektuengatik
3.- Unamuno BHIko 5 ikaslek Viuda de Epalza beka jaso dute

Gehiago irakurri…

BIGEren 227. BULETINA

ALBISTE NABARMENDUA
LOMCE/HEZIBERRI ez! Guk gure eskola, Euskal Eskola Publikoa: LOMCE eta Heziberriri buruzko gure balorazio kritikoa jasotzen duen dokumentua egin dugu. Momentu honetan LOMCE aplikatzen ari da EAEn Heziberriren bitartez…

ALBISTEAK
1.- Azaroaren 25erako Udalek antolatutako ekintzak
2.- Boluntariotza argazki lehiaketa
3.- Diru-laguntzen justifikaziorako epea: Oraindik ez dira ebatzi 2015eko IGE eta federazioen diru-laguntzen deialdiak, hala ere, Eusko Jaurlaritzatik jakinarazi digute justifikazioa egiteko epea 2016ko lehen hiruhilea izango dela

ESPERIENTZIAK
Mainondo irratia sortu dute Otxandioko eskolako ikasleek

Gehiago irakurri…





Berri Guztiak

2018/01/17 // Eskolaz kanpoko ekintza berria: 4 eta 5 urtekoentzako Judoa

2017/10/04 // BIGEren 286. BULETINA

2017/09/27 // BIGEren 285. BULETINA

2017/09/19 // BIGE 284. BULETINA

2017/09/12 // BIGE 283. BULETINA

2017/06/09 // Bertakoa eta osasuntsua den jantokiarekin ikasturte bat. Zorionak!

2017/06/02 // Allende eguna 2017

2017/04/03 // Eskolaz kanpoko Ekintzak. Sukaldaritza

2017/01/31 // Neguko menua eta elikagaien jatorria.

2017/01/31 // Matrikula epea zabalik!

2016/11/07 // Euskadi Irratian Jantokiari buruzko elkarrizketa

2016/10/04 // ESKOLA BIDEA MARTXAN DA!

2016/09/30 // Eskolaz kanpoko ekintzen zerrendak. Onartutako ikasleak.

2016/09/22 // BIGE 251. BULETINA

2016/09/15 // BIGE, 250. BULETINA

2016/05/31 // BIGE, 247. BULETINA

2016/05/09 // ALLENDE SALAZARKO JANTOKIKO HORNITZAILEAK AUKERATZEKO LEHIAKETA

2016/04/26 // JANTOKI PROIEKTU BERRIA HURBILAGO!

2016/04/18 // APIRILAREN 24an MENDIRA GOAZ, BAZATOZ GUREKIN?

2016/03/06 // KIROLAZ BIZI!! ALLENDE SALAZARKO KIROL ASTEA. MARTXOAREN 7TIK 11RA

2016/03/06 // GURASO ELKARTEAREN ALDIZKARIA JAIO DA

2016/03/06 // ESKOLA BIDEA PROIEKUA MARTXAN DA

2016/02/10 // BIGEren 234. buletina

2016/01/25 // URTARRILAREN 31n MENDIRA GOAZ, ETOR ZAITEZ ZU ERE!

2016/01/21 // BIGEren 231. BULETINA

2016/01/12 // BIGEren 230. BULETINA

2015/12/17 // BIGEren 229. BULETINA

2015/12/14 // ABENDUAREN 20an MENDIRA GOAZ, ETOR ZAITEZ ZU ERE!

2015/12/02 // BIGEren 228. BULETINA

2015/11/25 // BIGEren 227. BULETINA

2015/11/17 // BIGEren 226. BULETINA

2015/11/10 // BIGEren 225. BULETINA

2015/11/02 // GURASOENTZAKO HITZALDIA

2015/10/27 // BIGEren 224. BULETINA

2015/10/19 // BIGEren 223. BULETINA

2015/10/13 // URRIAREN 18an MENDIRA GOAZ, BAZATOZ?

2015/09/22 // BIGEren 221. BULETINA

2015/09/15 // BIGEren 220. BULETINA

2015/09/09 // BIGEren 219 BULETINA

2015/06/10 // EKAINAREN 21EAN HONDARRIBIRA GOAZ, BAZATOZ?

2015/06/09 // 3. mailako froga ez egiteko 5 arrazoi

2015/05/11 // MAIATZAREN 17AN ATXARREKO SAN PEDRORA GOAZ. BAZATOZ?

2015/05/06 // BIGEKO BULETINA 2015/05/06

2015/04/21 // Domekan, apirilak 26, Altamirara goaz. Bazatoz?

2015/03/18 // BIGEKO BULETINA 2015/03/18

2015/03/11 // BIGE BULETINA 2015/03/11

2015/02/24 // BIGE BULETINA

2015/02/17 // OTSAILAK 22AN BIZKARGIRA GOAZ. BAZATOZ?

2015/02/17 // FACEBOOKEN GAUDE!

2015/02/17 // UMEAK ESKOLARA, GURASOAK ZERGATIK EZ?

2015/02/06 // GURASO ESKOLA FINANTZIATZEKO ZOZKETA

2015/02/06 // GURASO ESKOLAK GURE SEME-ALABEN HEZKUNTZA HOBETZEA DU HELBURU

2015/02/06 // Guraso elkartea ere han izan zen!

2014/09/29 // Allende Salazar ikastetxeko ikasle, irakasle eta langile ohien afariko argazkiak

2014/05/16 // Jolasten, ingelesa ikasteko udalekuak

2014/05/15 // Udalekuak Gorozikan

2014/04/23 // Allende eguna

2014/03/28 // Ongi izate tailerra

2014/03/23 // Monitoretzaren kontratazio-plana

2014/03/23 // Mendi irteera – Arteaga-Lezika-Kortezubi-Gernika

2014/03/12 // Euskal Eskola Publikoa eta Ibilaldia egun berean: argibideak

2014/03/12 // Txartel Beltza

2014/03/07 // Apirilaren 22tik 25era, ONDO PASA GOROZIKAN!

2014/03/02 // Kamiseten Salmenta

2014/02/12 // Mendi irteera – Gernika-Metxikas-Gernika

2014/02/12 // Mendi irteera – Iluntzar Abenduak 22

2014/02/03 // Ze kexka, zalantza edota proposamena daukazu hezkidetza/berdintasuna-ri buruz gure eskola eremuan?

2014/01/15 // ESKOLA PUBLIKOAREN BENETAKO BEHARREI ERANTZUN ETA SARE KONTZERTATURA BALIABIDE GEHIAGO EZ DESBIDERATZEA ESKATZEN DIO EHIGE-K EUSKO JAURLARITZARI

2013/11/28 // GURE ESKOLAKO LEKU FALTAREN BERRI EMATEKO, ASANBLADA OROKORRA EGITEKO DEIALDIA, ABENDUAREN 11AN

2013/11/27 // KONPONTZE BIDEAN DA BI URTEKO UMEEN SARBIDE ARAZOA

2013/11/27 // MILLA 2013

2013/11/27 // UMEEN SEXU ROLEN INGURUKO HITZALDIA EGIN ZEN URRIAREN 30EAN

2013/11/23 // MENDI IRTEERAK

2013/11/12 // Zein da jantokiaren inguruko zure iritzia?

2013/09/27 // LAGUNDU DEZAGUN ESKOLA-GIRO ATSEGINA SORTZEN, BESTEENGANAKO ERRESPETUAN, DESBERDINTASUNEAN ETA LEKUAN OINARRITUTA

2013/09/19 // ALLENDE SALAZAR IKASTETXEA ELIKADURA OSASUNTSUAREN ALDE!

2013/06/27 // 2013KO UDALEKUAK

2013/06/19 // ALLENDE EGUNA 2013 ARGAZKIAK