Neguko menua eta elikagaien jatorria.

Jantokiko neguko menuen PDFa argitaratu dugu.

Ikusi gehiago

Matrikula epea zabalik!

Urtarrilaren 30etik, Otsailaren 10era arte Eskola publikoetan izena emateko epea zabaldu da.

Gehiago ikusi.

ESKOLA BIDEA

Eskola bidea
proiektuaren
behin betiko
fasea martxan!

Leer mas

FACEBOOK

FACEBOOKEN GAUDE!

Guraso elkarteak Facebooka du!. Elkarteko komunikazioa hobetzea helburu duen facebook orrialdean, besteak beste, Guraso Elkartearen inguruko berriak, argazki galeriak eta asteburuetako kirol jarduerak ikusgai egongo dira.

EGIN ZAITEZ FACEBOOKAREN JARRAITZAILE

Ahal denik eta pertsona gehien gure Facebook orrialdea jarraitu ahal izateko, zure Facebookean “atsegin dut” sakatzera gonbidatzen zaituztegu. Zuen lagunei ere orrialdea ezagutzera eman diezaiekezue.

Guraso Elkartearen Facebookera Joan

GURASO ESKOLA

UMEAK ESKOLARA, GURASOAK ZERGATIK EZ?

MARTXAN DAGO JADA GURASO ESKOLA BERRITZAILEA ALLENDE SALAZAR ESKOLA PUBLIKOAN. BERTAN, ADIN GUZTIETAKO UMEEN GURASOEK, HAINBAT TAILERRETAN PARTE HARTZEN DUTE. GURASO GEHIENEK EUREN UMEEN ERREALITATEAZ HAUSNARTZEKO GUNE BAT SORTU DUGULAKO POZARREN DAUDELA ADIERAZI DUTE.

Tailer hauen bitartez, guraso askorekin egoera zehatzak partekatzen ditugula eta gauza asko komunean ditugula konturatu gara, guzti honek hausnartzera garamatza. Presaka bizi garenez, ez daukagu ez denborarik ez lekurik hausnarketa hauek egiteko.

Gogoan izan, gure umeak direla gure altxorrik preziatuena eta eurei ematen diegun hezkuntza eta bizipoza direla utzi ahal diegun herentziarik onena.

Beraz, animatu zaitezte! tailerretan parte hartzea zuen esku dago!

ZOZKETA

GURASO ESKOLA FINANTZIATZEKO ZOZKETA

Zozketa honen helburua , jadanik martxan daukagun GURASO ESKOLA proiektua finantziatzea dozu. Zozketa, otsailaren 13an, arratsaldeko 5:00etan izango da Eskolan bertan.

ANIMA ZAITEZ, MUSIKAREKIN ETA JAI GIROAN ZOZKETAREN IRABAZLEAK ATERAKO DITUGU ETA.

Info gehiago:

Mesedez, saltzea lortzen dituzun txartelen erresguardoa eta diru kopurua, bueltan eraman eskolako idazkaritzara, eman zaizun estalkian, umearen izena, maila eta gela bertan zehaztuz.

Saldutako txartelak, lehen bait lehen bueltatzea eskertuko genizueke, muga otsailaren 12 izanik. Egun honetarako entregatzen ez diren zenbakiak, ez dute zozketan parte hartuko.

10 txartelak salduez gero, eskolako idazkaritzan txartel gehiago eskatzeko aukera dago.

Sei zenbaki aterako dira zozekta egunean, hiru irabazle eta hiru erreserbako. Sariak jasotzeko 15 eguneko epea egongo da. Epea pasatuta sariren bat jaso gabe gelditzen bada, erreserbako zenbakia duenak jaso dezke.

GURASO ESKOLA

GURASO ESKOLAK GURE SEME-ALABEN HEZKUNTZA HOBETZEA DU HELBURU

Guraso eskola honen helburua, bertan parte hartuko duten gurasoei seme-alaben heziketan laguntzeko interesgarria eta beharrezkoa izan daitekeen informazioa ematea da

DESKARGATU PDF formatoan Guraso eskolaren infoa

Ume batek konpetentzia desberdinak garatu behar ditu bizitzan zehar eta askotan gurasook ez ditugu tresna eta baliabide guztiak izaten sortzen diren erronka guztiei aurre egin ahal izateko.

Egia da, 6 orduko formazio honetan ez direla erantzun guztiak emango, baina gurasoek dituzten zalantzak argitzea eta heziketa bidea zerbait erraztea izango da gure erronka, askotan egiten diren galderei erantzun emanez eta joko kooperatiboak erabiliz.

Formazio hau teoriko praktikoa izango da. Ideiak argitu eta azaldutakoa ulertu eta erabili ahal izateko ezinbestekoa izango da zuen parte hartzea.

Tailerrak Itxaroa zentruko profesional desberdinek eramango dituzte aurrera, gaiaren arabera sailkatuak. Tailer hauek 6 ordukoak izango dira, 2 orduko 3 saiotan antolatuak. Eta taldeak mailaka antolatuko dira. Astean behin bakarrik eskatuko dizuegu eskolara hurbiltzeko eta gurekin parte hartzeko.

Tailerrean landutakoa idatziz emango da, bai euskaraz zein gazteleraz, gurasoek laguntza edo baliabide gisa izan dezaten behar duten edozein unetan.

TAILERRAK DOHAINIK IZANGO DIRA

Tailerrak 6 ordukoak izango dira, 2 orduko 3 saioetan. Taldeak mailaka antolatuko dira.Tailerrak bikoitzak dira; Umeak tailer bat eta gurasoak beste bat

Allende Salazar ikastetxeko ikasle ohien afaria

Guraso elkartea ere han izan zen!

Allendeko afaria - Erlantz Ortiz-120

Irailak 19an Allendeko Ikasle, irakasle eta langile ohien afarian izan zen guraso elkartea.Taberna bat jartzeko proposamena luzatu ziguten antolatzaileek eta guk atsegin handiz proposamena onartu genuen.

Aipatu behar dugu 2.100€ko irabazi genituela. Guraso elkarteak, diru honekin, laster martxan jarriko dugun GURASO ESKOLAKO egitasmoan inbertitzeko asmoa dugula jakinarazten dizuegu.

Gau zoragarria izan zela aipatu behar dogu. Han izan ginen gurasook, emozioz bizi genituen barran emandako orduak. Benetan be errepikatzeko moduko gaua.

Allende Salazar ikastetxeko ikasle ohien afaria

Allende Salazar ikastetxeko ikasle, irakasle eta langile ohien afariko argazkiak

Allende Salazar ikastetxeko ikasle ohien afariko argazki GUZTIAK ikusteko FACEBOOK eta PICCASA

Eskolaz kanpoko ekintza

Jolasten, ingelesa ikasteko udalekuak

MondragonLinguak ingelesa ikasteko udalekuak eskeintzen ditu. Allende eskolan egingo dira ekainaren 30etik uztailaren 4 arte (2 aste), 10:00etatik 13:00 arte. Harrera zerbitzua goizeko 9:00etatik eta 14:30 arte jantokian gelditzeko aukera. Informazio gehiago, prezioak eta inskripzio-orria.

Eskolaz kanpoko ekintza

Udalekuak Gorozikan

Gorozika Natura Eskolak udalekuak antolatu ditu. Udaleku hauek Gernikan izango dira ekainaren 30tik uztailaren 18ra eta Gorozikan uztailaren 21etik 31ra. Gernikakoak izan ahal dira goizez bakarrik edo goizeko 9:30etatik arratsaldeko 17:30 arte. Gorozikakoak itxiak izango dira. Informazio gehiago, prezioak eta inskripzio-orria

Allende eguna

EKAINAREN 6an, ostiralean arratsaldez ALLENDE EGUNA ospatuko dugu. Jaia ondo ateratzeko zuen laguntza behar dugu

ZATOZ ONDO PASATUKO DUZU ETA…

Guraso eskola

Ongi izate tailerra

Apirilaren 1-erako Diafreo talde saio bat proposatu genuen guraso eskolatik.Egia esan , ez genekien nolako harrera izango zuen, lehenengoz egiten bait zen halako bizipen tailer bat. Gure harridurarako, hamabost bat lagun elkartu ginen Ana Bacigalupe gorputz terapeutaren saioan. Jendearen erantzuna ikusita, argi geratu zitzaigun mota honetako saioak behar ditugula.

Zer egin genuen saio hartan? Diafreo hitzak berak adierazten duen bezala “Utzi pasatzen”,arnasak gure gorputz osoa zeharkatu zuen.Arnasaren bidez gure egoera fisiko eta emozionalaren kontzientzia hartu genuen. Saioa amaitzerakoan, balorazioa oso positiboa izan zen eta esperientzia honi jarraipena emateko interesa ere agertu zuten batan batzuek. “Ilean behin edo egin dezakegu, dirua gure poltsikotik jarrita…” Ikusiko dugu zer ateratzen den guzti honetatik, baina bizipen saioak antolatzea kontutan izan beharreko gauza bat dela ondorioztatu genuen.

Diafreo saio praktikoa

Diafreo saio praktikoa





Berri Guztiak

2018/05/30 // DUATLOI TXIKI Ekainaren 9an

2018/05/29 // Eskolaz Kanpoko ekintzetan izena emateko formularioa

2018/01/17 // Eskolaz kanpoko ekintza berria: 4 eta 5 urtekoentzako Judoa

2017/10/04 // BIGEren 286. BULETINA

2017/09/27 // BIGEren 285. BULETINA

2017/09/19 // BIGE 284. BULETINA

2017/09/12 // BIGE 283. BULETINA

2017/06/09 // Bertakoa eta osasuntsua den jantokiarekin ikasturte bat. Zorionak!

2017/06/02 // Allende eguna 2017

2017/04/03 // Eskolaz kanpoko Ekintzak. Sukaldaritza

2017/01/31 // Neguko menua eta elikagaien jatorria.

2017/01/31 // Matrikula epea zabalik!

2016/11/07 // Euskadi Irratian Jantokiari buruzko elkarrizketa

2016/10/04 // ESKOLA BIDEA MARTXAN DA!

2016/09/30 // Eskolaz kanpoko ekintzen zerrendak. Onartutako ikasleak.

2016/09/22 // BIGE 251. BULETINA

2016/09/15 // BIGE, 250. BULETINA

2016/05/31 // BIGE, 247. BULETINA

2016/05/09 // ALLENDE SALAZARKO JANTOKIKO HORNITZAILEAK AUKERATZEKO LEHIAKETA

2016/04/26 // JANTOKI PROIEKTU BERRIA HURBILAGO!

2016/04/18 // APIRILAREN 24an MENDIRA GOAZ, BAZATOZ GUREKIN?

2016/03/06 // KIROLAZ BIZI!! ALLENDE SALAZARKO KIROL ASTEA. MARTXOAREN 7TIK 11RA

2016/03/06 // GURASO ELKARTEAREN ALDIZKARIA JAIO DA

2016/03/06 // ESKOLA BIDEA PROIEKUA MARTXAN DA

2016/02/10 // BIGEren 234. buletina

2016/01/25 // URTARRILAREN 31n MENDIRA GOAZ, ETOR ZAITEZ ZU ERE!

2016/01/21 // BIGEren 231. BULETINA

2016/01/12 // BIGEren 230. BULETINA

2015/12/17 // BIGEren 229. BULETINA

2015/12/14 // ABENDUAREN 20an MENDIRA GOAZ, ETOR ZAITEZ ZU ERE!

2015/12/02 // BIGEren 228. BULETINA

2015/11/25 // BIGEren 227. BULETINA

2015/11/17 // BIGEren 226. BULETINA

2015/11/10 // BIGEren 225. BULETINA

2015/11/02 // GURASOENTZAKO HITZALDIA

2015/10/27 // BIGEren 224. BULETINA

2015/10/19 // BIGEren 223. BULETINA

2015/10/13 // URRIAREN 18an MENDIRA GOAZ, BAZATOZ?

2015/09/22 // BIGEren 221. BULETINA

2015/09/15 // BIGEren 220. BULETINA

2015/09/09 // BIGEren 219 BULETINA

2015/06/10 // EKAINAREN 21EAN HONDARRIBIRA GOAZ, BAZATOZ?

2015/06/09 // 3. mailako froga ez egiteko 5 arrazoi

2015/05/11 // MAIATZAREN 17AN ATXARREKO SAN PEDRORA GOAZ. BAZATOZ?

2015/05/06 // BIGEKO BULETINA 2015/05/06

2015/04/21 // Domekan, apirilak 26, Altamirara goaz. Bazatoz?

2015/03/18 // BIGEKO BULETINA 2015/03/18

2015/03/11 // BIGE BULETINA 2015/03/11

2015/02/24 // BIGE BULETINA

2015/02/17 // OTSAILAK 22AN BIZKARGIRA GOAZ. BAZATOZ?

2015/02/17 // FACEBOOKEN GAUDE!

2015/02/17 // UMEAK ESKOLARA, GURASOAK ZERGATIK EZ?

2015/02/06 // GURASO ESKOLA FINANTZIATZEKO ZOZKETA

2015/02/06 // GURASO ESKOLAK GURE SEME-ALABEN HEZKUNTZA HOBETZEA DU HELBURU

2015/02/06 // Guraso elkartea ere han izan zen!

2014/09/29 // Allende Salazar ikastetxeko ikasle, irakasle eta langile ohien afariko argazkiak

2014/05/16 // Jolasten, ingelesa ikasteko udalekuak

2014/05/15 // Udalekuak Gorozikan

2014/04/23 // Allende eguna

2014/03/28 // Ongi izate tailerra

2014/03/23 // Monitoretzaren kontratazio-plana

2014/03/23 // Mendi irteera – Arteaga-Lezika-Kortezubi-Gernika

2014/03/12 // Euskal Eskola Publikoa eta Ibilaldia egun berean: argibideak

2014/03/12 // Txartel Beltza

2014/03/07 // Apirilaren 22tik 25era, ONDO PASA GOROZIKAN!

2014/03/02 // Kamiseten Salmenta

2014/02/12 // Mendi irteera – Gernika-Metxikas-Gernika

2014/02/12 // Mendi irteera – Iluntzar Abenduak 22

2014/02/03 // Ze kexka, zalantza edota proposamena daukazu hezkidetza/berdintasuna-ri buruz gure eskola eremuan?

2014/01/15 // ESKOLA PUBLIKOAREN BENETAKO BEHARREI ERANTZUN ETA SARE KONTZERTATURA BALIABIDE GEHIAGO EZ DESBIDERATZEA ESKATZEN DIO EHIGE-K EUSKO JAURLARITZARI

2013/11/28 // GURE ESKOLAKO LEKU FALTAREN BERRI EMATEKO, ASANBLADA OROKORRA EGITEKO DEIALDIA, ABENDUAREN 11AN

2013/11/27 // KONPONTZE BIDEAN DA BI URTEKO UMEEN SARBIDE ARAZOA

2013/11/27 // MILLA 2013

2013/11/27 // UMEEN SEXU ROLEN INGURUKO HITZALDIA EGIN ZEN URRIAREN 30EAN

2013/11/23 // MENDI IRTEERAK

2013/11/12 // Zein da jantokiaren inguruko zure iritzia?

2013/09/27 // LAGUNDU DEZAGUN ESKOLA-GIRO ATSEGINA SORTZEN, BESTEENGANAKO ERRESPETUAN, DESBERDINTASUNEAN ETA LEKUAN OINARRITUTA

2013/09/19 // ALLENDE SALAZAR IKASTETXEA ELIKADURA OSASUNTSUAREN ALDE!

2013/06/27 // 2013KO UDALEKUAK

2013/06/19 // ALLENDE EGUNA 2013 ARGAZKIAK