Neguko menua eta elikagaien jatorria.

Jantokiko neguko menuen PDFa argitaratu dugu.

Ikusi gehiago

Matrikula epea zabalik!

Urtarrilaren 30etik, Otsailaren 10era arte Eskola publikoetan izena emateko epea zabaldu da.

Gehiago ikusi.

ESKOLA BIDEA

Eskola bidea
proiektuaren
behin betiko
fasea martxan!

Leer mas

EHIGE

Euskal Eskola Publikoa eta Ibilaldia egun berean: argibideak

Ibilaldiaren eguna ekainaren 1era, EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN JAIA ospatzen dugun egunera, aldatzeko erabakiaren aurrean komunikabideetan eta sare sozialetan azaldu den informazioaren aurrean EHIGE konfederazioak prestatu dituen argibideak helarazi nahi dizkizuegu.

Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren datari buruzko argibideak

Eskolaz kanpoko ekintzak

Txartel Beltza

txartel baltza1

txartel baltza

Eskolaz kanpoko ekintza

Apirilaren 22tik 25era, ONDO PASA GOROZIKAN!

BI AUKERAKO ORDUTEGIA:
Lau egun horietan autobusa irtengo da Allendetik 9:30etan eta 17:30 itzuliko da edo Autobusa irtengo da Allendetik 22an 9:30etan eta 25ean itzuliko da 17:30etan. LAU EGUN GOROZIKAN (Udaleku itxia)

ADIN TARTEAK:
6 urtetatik 9tara
10 urtetatik 12tara

HELBURUAK:
> Gure emozioekin konektatzea
> Gainontzeko pertsonen emozioekin enpatizatzea
> Autoestima eta autokonfiantza irabaztea
> Gure giza gaitasunak hobetzea
> Dibertitzea, ondo pasatzea

APUNTATZEKO ERA:
Inskripzio orria bete, dirua KUTXABANK 2095 0315 82 9013780000 kontuan sartu (umearen izen abizenak esaten) eta frogagiria eta inskripzio orria tutoreari eman.

PLAZA KOPURUA:
Gehinezko ume kopurua 60 izango da; gehiago apuntatuz gero bankuaren ordain frogaririaren data eta orduaren arabera egingo da.

Partaidetza minimoa 20 ume.

Informazio gehiago behar baduzu datorren ostegunean (martxoaren 13an) 19:00etan bilera bat egingo da liburutegian.

PREZIOA:

Udaleku irekiak (9:30etatik 17:00etara)

22 € egunbakoitzeko. IGEk 15 eta 25 € tarteko dirulaguntza itzuliko du jardunaldi hauetara apuntatuko den ume kopuruaren arabera.

Prezio barnean sartzen da:
> Aktibitate guztiak monitoreekin
> 4 bazkari eta 4 askari
> Materialak
> Gernika-Gorozika-Gernika autobus zerbitzua egunero
> Asegurua

 Udaleku itxiak (22tik 25era)

115 €. IGEk 15 eta 25 € tarteko dirulaguntza itzuliko du jardunaldi hauetara apuntatuko den ume kopuruaren arabera.

Prezio barnean sartzen da:
> Aktibitate guztiak monitoreekin
> 24 orduz begirale zerbitzua
> 3 gosari, 4 bazkari, 4 askari eta 3 afari
> Materialak
> Gernika-Gorozika-Gernika autobus zerbitzua
> Asegurua

PROGRAMA OSOA

Euskal Eskola Publikoaren Jaia

Kamiseten Salmenta

Dakizuenez ekainaren 1ean Euskal Eskola Publikoaren Jaia ospatuko dugu  Balmasedan.Kamisetak erosteko web orritik http://jaia2013.ehige.org/?page_id=79 edota Guraso elkartearen bitartez egin dezakezu. Aurtengo kamiseten irudi batzuk:

Aukeran dauden kamisetak

Aukeran dauden kamisetak

Animatu zaitezte kamisetak erostera eta aurtengo leloa “Gorantz goaz, GO! GO!” zabaltzera! eta…irudiak bidaliko dizkiguzue?

 Adi egon, jaiaren webgunean eta sare sozialetan nobedade ugari aurkituko dituzue eta!

www.ehige-jaia.org
 

Twitter:@jaia2014

Facebook: https://www.facebook.com/bige.gurasoenelkartea

Eskolaz kanpoko ekintzak

Mendi irteera – Gernika-Metxikas-Gernika

Irteera hau, urtarrilaren 19an burutu zen. 25 umek eta 21 nagusik parte hartu zuten. Azkenean eguraldiak lagundu zigun eta primeran ibili ginen.

Eskolaz kanpoko ekintzak

Mendi irteera – Iluntzar Abenduak 22

Irteera hau, abenduaren 22an burutu zen. 24 umek eta 25 nagusik parte hartu zuten. Urtero egiten dogun bezala, Goizale mendi taldearekin batera Illuntzarrera igo, Belena ipini eta gabon kantak abestu genituen.

Ze kexka, zalantza edota proposamena daukazu hezkidetza/berdintasuna-ri buruz gure eskola eremuan?

Ze kexka, zalantza edota proposamena daukazu hezkidetza/berdintasuna-ri buruz gure eskola eremuan?

EHIGE

ESKOLA PUBLIKOAREN BENETAKO BEHARREI ERANTZUN ETA SARE KONTZERTATURA BALIABIDE GEHIAGO EZ DESBIDERATZEA ESKATZEN DIO EHIGE-K EUSKO JAURLARITZARI

Sare kontzertatura diru gehiago ez bideratzea eskatzen diogu sare publikoan murrizketak mantentzen diren bitartean. Diru publikoa eskola publikoarentzat: gain-finantzaketarik ez gutxien behar duten gizarteko sektoreentzat.

Hezkuntza-sare kontzertatuaren finantziazioa birplanteatzeko Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak publikoki adierazitako borondatea dela-eta, sare publikoa lehenestea eskatzen dio EHIGEk Eusko Jaurlaritzari. Sare kontzertatura diru gehiago ez bideratzea eskatzen diogu sare publikoan murrizketak mantentzen diren bitartean. Diru publikoa eskola publikoarentzat: gain-finantzaketarik ez gutxien behar duten gizarteko sektoreentzat.

2009. urtetik murrizketa garrantzitsuak jasaten ari da eskola publikoa: irakasle/ikasle ratioaren igotzea eta irakasleen lan-baldintzen okerragotzea; ordezkapenak egiteko baldintzen gogortzea; egiturak hobetzeko eta eraikin berriak eraikitzeko baliabideen desagerpen praktikoa; ikastetxeen funtzionamendu gastuen fiskalizazioa; jantokiko kuoten igoera eskaera gehien dagoen momentuan; Testuliburuen kudeaketa solidarioaren luzamendua eta IGE eta Federazioen itolarria %30etik gorako murrizketekin diru-laguntzetan (oraindik ez dira kobratu 2013ko diru-laguntzak), besteak beste.

Bestalde, Eskola Ituna sinatu zenetik mantendu egin dira itunen moduluak, gela kontzertatuen kopurua handitu egin da eta Batxilergoaren itun osoa eman da.

Egoera honetan, Euskal Eskola Publikoko gurasook egonkortasuna galdu araziko duen mehatxu moduan hartzen dugu “sare kontzertatuarentzat finantzaketa eredu egonkorragoa” planteatzeak. Era berean, kezka sortzen digu Kristau Eskolan sortutako gatazka diru publiko gehiago emanez konpontzeak, honek murrizketa gehiago ekar ditzakeelako sare publikoan. Sare kontzertatuak autonomia osoa du finantzaketa eta kudeaketa arloetan erabakiak hartzeko, eta horien ondorioen arduradun izan behar du.

Estatu osoko itundutako sare portzentaia altuena dauka EAEk (Madrilen gainetik). EAE da sare kontzertatura diru gehien bideratzen duen erkidegoa Hezkuntza sailburuak dioen moduan “Estatu osoan hobekien finantzatutakoa da”. Europari begiratuz gero, argi ikusiko dugu oso atzean gaudela gai honetan, sare publikoaren bataz besteko portzentaia %80ean baitago.

Egoera honen aurrean zera eskatzen diogu Eusko Jaurlaritzari:

– Hezkuntza publikoarentzat finantzaketa-eredu espezifiko bat berma dezala, eta finantzaketa hori nahiko izan dadila ikastetxe publikoetan sortzen diren egiazko erronkei eta eskakizunei erantzuteko.

– Sare publikoaren benetako beharrei erantzun diezaiela sare kontzertatuaren finantziazioa berrikusi aurretik.

– Euskal Eskola Publikoarekiko konpromisoa berretsi dezala, guztion eta guztiontzako eskola, konpromiso honekiko adierazpen eta ekintzekin.

– Hezkuntza-sistemaren finantzaketaz Euskadiko Eskola Kontseiluak egiten dituen analisiei erantzun diezaiela.

Leku falta Eskolan

GURE ESKOLAKO LEKU FALTAREN BERRI EMATEKO, ASANBLADA OROKORRA EGITEKO DEIALDIA, ABENDUAREN 11AN

ESKOLAKO LEKU FALTAREN ARAZOA ez da berria. Ikastetxeko zuzendaritza taldeak urteak daramatzazki konponbide baten bila. Urtero bere denboratik parte bat ikasgelak birkokatzen eta ahal duten tokian baoak ateratzen ematen dute, baina metroek ez dute gehiago ematen. ESKOLAK EZ DU LEKU GEHIAGORIK.

Egunero, bertako geletan 700 ume baino gehiago daude ikasten eta 60 irakasle eskolak ematen. Ikasgela kopurua areagotzen joan da urterik urte eta, horretarako, pasabideei metroak lapurtu zaizkie, irakasle gela desagertarazi egin behar izan da, 2 urteko jantokia 5 urteko ikasgela bat bihurtu da, azken hau Haur Hezkuntzako eraikinetik isolatuta geratu delarik… Ez daukagu areto nagusirik eta liburutegia ere txiki geratu zaigu.

Erantzukizuna duten eragile desberdinen konpromisoa eta koordinazioa falta da: Hezkuntza Saila eta Udaletxea. Guraso Elkartea eta Ikastetxeko Zuzendaritza hainbat aldiz bildu diren arren Udaletxearekin oraindik, gaur egun, ez digute konponbide bideragarririk eman. Eskola publikoarekiko konpromiso irmoago bat eskatzen dugu.

Ikastetxeko zuzendaritza taldeak eta Guraso Elkarteak abenduaren 11n arratsaldeko 19,00etan familia guztioi deialdi bat egiten dizuegu arazoari buruzko informazio zehatzagoa emateko eta aurrerantzean hartuko ditugun urratsak adosteko. Zure partehartzea oso garrantzitsua da, denon laguntza behar dugu eta. Animatu eta parte hartu, zure seme-alaben eskola da, herriaren etorkizuna.

Jende kopuruaren arabera, tokia erabakiko dugu eta horren berri emango dizuegu.

Besterik gabe, agurtzen zaituztegu

Zuzendaritza Taldea eta Guraso Elkartea

Sarbide arazoa

KONPONTZE BIDEAN DA BI URTEKO UMEEN SARBIDE ARAZOA

Ikasturte honetan arazo larri bat egon da 2 urteko geletara sartzeko.

Zentroak komundun gela bat behar zuen 2 urteko gelako umeentzat. Obra hori udan egin zen, baina eskolan daukagun espazio falta dela eta, egokitze-lan horren ondorioz, bi urteko 75 umeek, beti bezala lau gela horietara sartzeko espazio partekatutik sartu beharrean, gela berri hori zeharkatuz egin behar zuten, espazio partekatura irten eta gero bakoitza bere gelara joateko.

Ikasturte hasieran, 2 urteko umeen gurasoek nahiko txarto hartu zuten gaia, egon zitezkeen higiene, funtzionamendu eta egokitzapen arazoengatik. 75 ume egunean behin baino gehiagotan irten eta sartzen, oraindik ere denbora asko lurretik pasatzen duten ume txikien gela batetik. Gela horretako umeek izan zitzaketen egokitzapen-arazoak, etengabe beste ume batzuk ordu desberdinetan irten eta sartzen ikustean, eta eguneroko jardueren erritmoa mozten…

Hori guztia dela eta, zuzendaritzak aldi baterako konponbidea bat hartzea erabaki zuen: 2 eta 3 urteko geletako ia 150 umeak 3 urteko gelatik sartzea.

Arazo hori larria iruditu zitzaigun, eta batez ere, premiaz konpondu beharra zegoen. Eraikinaren barruko patiotik sarbide independente bat egiteko proiektu eta aurrekontu baten berri izan genuen, eta bilera batzuk eta hainbat dei eta gestio egin eta gero, lortu genuen Udalak gure arazoari garrantzia ematea eta merezi zen neurriko konponbidea ematea.

Pasa den astean Alkatea eta udal aparejadorea izan ziren eskolan bisita egiten eta obra bi fasetan egiteko konpromisoa hartu zuten; lehenengoa Gabonetan, patioko sarbide independentea bukatuta egoteko, eta bigarrena Aste Santuan, estalkia egiteko.





Berri Guztiak

2018/01/17 // Eskolaz kanpoko ekintza berria: 4 eta 5 urtekoentzako Judoa

2017/10/04 // BIGEren 286. BULETINA

2017/09/27 // BIGEren 285. BULETINA

2017/09/19 // BIGE 284. BULETINA

2017/09/12 // BIGE 283. BULETINA

2017/06/09 // Bertakoa eta osasuntsua den jantokiarekin ikasturte bat. Zorionak!

2017/06/02 // Allende eguna 2017

2017/04/03 // Eskolaz kanpoko Ekintzak. Sukaldaritza

2017/01/31 // Neguko menua eta elikagaien jatorria.

2017/01/31 // Matrikula epea zabalik!

2016/11/07 // Euskadi Irratian Jantokiari buruzko elkarrizketa

2016/10/04 // ESKOLA BIDEA MARTXAN DA!

2016/09/30 // Eskolaz kanpoko ekintzen zerrendak. Onartutako ikasleak.

2016/09/22 // BIGE 251. BULETINA

2016/09/15 // BIGE, 250. BULETINA

2016/05/31 // BIGE, 247. BULETINA

2016/05/09 // ALLENDE SALAZARKO JANTOKIKO HORNITZAILEAK AUKERATZEKO LEHIAKETA

2016/04/26 // JANTOKI PROIEKTU BERRIA HURBILAGO!

2016/04/18 // APIRILAREN 24an MENDIRA GOAZ, BAZATOZ GUREKIN?

2016/03/06 // KIROLAZ BIZI!! ALLENDE SALAZARKO KIROL ASTEA. MARTXOAREN 7TIK 11RA

2016/03/06 // GURASO ELKARTEAREN ALDIZKARIA JAIO DA

2016/03/06 // ESKOLA BIDEA PROIEKUA MARTXAN DA

2016/02/10 // BIGEren 234. buletina

2016/01/25 // URTARRILAREN 31n MENDIRA GOAZ, ETOR ZAITEZ ZU ERE!

2016/01/21 // BIGEren 231. BULETINA

2016/01/12 // BIGEren 230. BULETINA

2015/12/17 // BIGEren 229. BULETINA

2015/12/14 // ABENDUAREN 20an MENDIRA GOAZ, ETOR ZAITEZ ZU ERE!

2015/12/02 // BIGEren 228. BULETINA

2015/11/25 // BIGEren 227. BULETINA

2015/11/17 // BIGEren 226. BULETINA

2015/11/10 // BIGEren 225. BULETINA

2015/11/02 // GURASOENTZAKO HITZALDIA

2015/10/27 // BIGEren 224. BULETINA

2015/10/19 // BIGEren 223. BULETINA

2015/10/13 // URRIAREN 18an MENDIRA GOAZ, BAZATOZ?

2015/09/22 // BIGEren 221. BULETINA

2015/09/15 // BIGEren 220. BULETINA

2015/09/09 // BIGEren 219 BULETINA

2015/06/10 // EKAINAREN 21EAN HONDARRIBIRA GOAZ, BAZATOZ?

2015/06/09 // 3. mailako froga ez egiteko 5 arrazoi

2015/05/11 // MAIATZAREN 17AN ATXARREKO SAN PEDRORA GOAZ. BAZATOZ?

2015/05/06 // BIGEKO BULETINA 2015/05/06

2015/04/21 // Domekan, apirilak 26, Altamirara goaz. Bazatoz?

2015/03/18 // BIGEKO BULETINA 2015/03/18

2015/03/11 // BIGE BULETINA 2015/03/11

2015/02/24 // BIGE BULETINA

2015/02/17 // OTSAILAK 22AN BIZKARGIRA GOAZ. BAZATOZ?

2015/02/17 // FACEBOOKEN GAUDE!

2015/02/17 // UMEAK ESKOLARA, GURASOAK ZERGATIK EZ?

2015/02/06 // GURASO ESKOLA FINANTZIATZEKO ZOZKETA

2015/02/06 // GURASO ESKOLAK GURE SEME-ALABEN HEZKUNTZA HOBETZEA DU HELBURU

2015/02/06 // Guraso elkartea ere han izan zen!

2014/09/29 // Allende Salazar ikastetxeko ikasle, irakasle eta langile ohien afariko argazkiak

2014/05/16 // Jolasten, ingelesa ikasteko udalekuak

2014/05/15 // Udalekuak Gorozikan

2014/04/23 // Allende eguna

2014/03/28 // Ongi izate tailerra

2014/03/23 // Monitoretzaren kontratazio-plana

2014/03/23 // Mendi irteera – Arteaga-Lezika-Kortezubi-Gernika

2014/03/12 // Euskal Eskola Publikoa eta Ibilaldia egun berean: argibideak

2014/03/12 // Txartel Beltza

2014/03/07 // Apirilaren 22tik 25era, ONDO PASA GOROZIKAN!

2014/03/02 // Kamiseten Salmenta

2014/02/12 // Mendi irteera – Gernika-Metxikas-Gernika

2014/02/12 // Mendi irteera – Iluntzar Abenduak 22

2014/02/03 // Ze kexka, zalantza edota proposamena daukazu hezkidetza/berdintasuna-ri buruz gure eskola eremuan?

2014/01/15 // ESKOLA PUBLIKOAREN BENETAKO BEHARREI ERANTZUN ETA SARE KONTZERTATURA BALIABIDE GEHIAGO EZ DESBIDERATZEA ESKATZEN DIO EHIGE-K EUSKO JAURLARITZARI

2013/11/28 // GURE ESKOLAKO LEKU FALTAREN BERRI EMATEKO, ASANBLADA OROKORRA EGITEKO DEIALDIA, ABENDUAREN 11AN

2013/11/27 // KONPONTZE BIDEAN DA BI URTEKO UMEEN SARBIDE ARAZOA

2013/11/27 // MILLA 2013

2013/11/27 // UMEEN SEXU ROLEN INGURUKO HITZALDIA EGIN ZEN URRIAREN 30EAN

2013/11/23 // MENDI IRTEERAK

2013/11/12 // Zein da jantokiaren inguruko zure iritzia?

2013/09/27 // LAGUNDU DEZAGUN ESKOLA-GIRO ATSEGINA SORTZEN, BESTEENGANAKO ERRESPETUAN, DESBERDINTASUNEAN ETA LEKUAN OINARRITUTA

2013/09/19 // ALLENDE SALAZAR IKASTETXEA ELIKADURA OSASUNTSUAREN ALDE!

2013/06/27 // 2013KO UDALEKUAK

2013/06/19 // ALLENDE EGUNA 2013 ARGAZKIAK