Neguko menua eta elikagaien jatorria.

Jantokiko neguko menuen PDFa argitaratu dugu.

Ikusi gehiago

Matrikula epea zabalik!

Urtarrilaren 30etik, Otsailaren 10era arte Eskola publikoetan izena emateko epea zabaldu da.

Gehiago ikusi.

ESKOLA BIDEA

Eskola bidea
proiektuaren
behin betiko
fasea martxan!

Leer mas

Argazkiak

MILLA 2013

Guraso eskola

UMEEN SEXU ROLEN INGURUKO HITZALDIA EGIN ZEN URRIAREN 30EAN

Urriaren 30ean, “Sexu rolak” hitzaldiari buruzko hausnarketa:

Xabier Iturbe, irakasle, pedagogo eta sexologoarekin elkartu ginen 25 bat lagun. Gaiak interes eta parte-hartze handia izan zuen; era oso atseginean jorratu zituen Xabierrek 0-6 tarteko umeen sexualitateari buruzko ezaugarriak.

Adin horretan, neskak eta mutilak, beraien identitate sexuala garatzen doaz, etxea, eskola eta kalea eredu dituztelarik. Umea babestuta sentidu behar da eta askatasun gehiagorekin jokatu ahal dugu umea ulertuta sentitzen den esparruetan.

Gurasoen aldetik, zintzotasunez erantzun behar dugu haiek galdetzen dutenean. Adin honetan, gomendagarria da sexuari buruz entzuten duten guztia, guk maitasunaren parte bezala kokatzea.

Garai honetan oso ohikoak dira umeen arteko “mediku jolasak” eta kontuan izan behar dugu beraien gorputza ikertzen ari direla. Beraz, guraso bakoitzak erabaki beharko du egoera bakoitza erosotasunez bizi duen ala ez, eta horren arabera baimendu ala ez.

Intimitatea ere beste hitz garrantzitsu bat dugu gai honetan eta umeak genitalen auto-ikerkuntzan gozamena aurkitzen dutenean, era horretara bideratzea gomendagarria da.

Gaian sakondu nahi izanez gero, Xabierrek bidalitako bibliografia eskaintzen dizuegu.

Eskolaz kanpoko ekintzak

MENDI IRTEERAK

Guraso eta umeek elkarrekin disfrutatzeko aukera paregabea, naturarekin kontaktuan. Hilero irteera bat prestatuko dugu. Adin guztietako umeak etor daitezke, betiere nagusi bat arduradun dutelarik.

Lehenengo irteera, urriaren 20an burutu zen. 34 umek eta 29 nagusik parte hartu zuten: Ibilbidea:Mestika-Kanpantxu-Andrabaso-Estilotza-Arestieta-Mestika.


URRENGO IRTEERAK

Azaroak 24: Katilotxu mendia.
Ordua: Goizeko 9:00etan (puntualak izatea beharrezkoa da).Ibilbidea: Gernika (trenez)- Bermeo-Katillotxu mendia- Sukarrieta (trenez)- Gernika.Irteera lekua: Gernikako tren geltokia.

Abenduak 22: Iluntzar mendira, Belena ipintzeko irteera.
Ordua: Goizeko 8:45ean. Ibilbidea: Mestika (autobusez)- Nabarniz-Iluntzar-Nabarniz (autobusez)-Gernika. Ondoren, hamaiketakoa egongo da Gernikako Pasilekuan (Jubilatuen tabernan).

Datorren urteko irteeren berri, umeek etxera eramaten duten oharraz gain, web orriaren bidez jasoko duzue. Animatu zaitezte, ederto pasatuko dugu eta.

Zein da jantokiaren inguruko zure iritzia?

Zein da jantokiaren inguruko zure iritzia?

Elkarbizitza lan-taldea

LAGUNDU DEZAGUN ESKOLA-GIRO ATSEGINA SORTZEN, BESTEENGANAKO ERRESPETUAN, DESBERDINTASUNEAN ETA LEKUAN OINARRITUTA

Eskola GURE ESKOLA da. Gurea. Gu guztiona. Zentroan lan egiten duten profesionalena; ikasgeletan ikasten duten gure seme-alabena eta gure herriko eskola publikoaren aldeko apustua egin dugun gurasoona.

Beraz, pertsona DESBERDIN asko gara eskolan ELKARREKIN BIZI eta erlazionatzen garenok. Beharrizan, interes eta ideia desberdinak ditugun pertsonak, hezkuntza-proiektu berbera, espazio berbera eta sasoi berberak PARTEKATZEN ditugunak. Horregatik, garrantzitsua da guztiok, familiek ere, ESKOLA-GIRO atsegina sortzen laguntzea, besteenganako eta lekuarekiko ERRESPETUAN oinarrituta.

Eskola leku lasaiagoa izan dadin lan egitea; gure seme-alabak seguru eta errespetatuta senti daitezen –zoriontsu izan daitezen-. Hori da lan-talde honen helburua.

Zuen iradokizunen bidez ekarpenak egitera animatu nahi zaituztegu. Helbide honetara bidal ditzakezue. info@gurasoakallende.net

Lan-taldeko arduraduna: Leire Etxebarria.
Immigrazio arloko arduraduna: Fadima Faya.
Parte-hartzaileak: Iratxe Amezua, Izaskun Alonso eta Aintzane Zarrabeitia.

Jantoki lantaldea

ALLENDE SALAZAR IKASTETXEA ELIKADURA OSASUNTSUAREN ALDE!

Allende Salazar Ikastetxeko Guraso Elkarteak eskolako arduradunekin batera Hamaiketako Osasuntsua bultzatzeko apustua egin du.

Elikadura osasuntsua, hamaiketakoan behintzat, gure eskolara heldu da. Gure seme-alabek Haur Hezkuntzan (2 urtetik 5era) jaten zituzten galletak, fruta eta ogiarekin ordezkatzea adostu dugu eskola komunitatea osatzen dugun protagonista guztiok.

Oraingoz, astelehenetan ume bakoitzak bi sagar ekartzen ditu, astelehen, asteazken eta ostiraletan jateko. Astearte eta ostegunetan, berriz, umeek ogi zatitxo bat eramaten dute eskolara hamaiketakoan jateko.

Aldaketa hauek guztiak, Gernika-Lumoko osasun zentroko pediatria sailaren bermea ere badu. Horren helburu nagusia da umeen gizentasunaren arriskuaz ohartaraztea. Izan ere, batzuek XXI. mendeko izurrite izendatu dute dagoeneko.

Umeak, Zuzendaritza, Irakasleak, Monitoreak eta Gurasoak zoriondu nahi ditugu, guztion artean elikadura alorrean lortzen ari garen ohitura aldaketan parte-hartzeagatik.

Eskerrik asko ere gure elikaduraren aldeko super heroiari: OSASUNEITOR. Martxoan izan genuen gurekin, eta elikagai osasuntsuak jatera animatu gintuen. Aipatu behar dugu martxoan egin genuen kanpainaren oso balorazio ona egin dugula. Giro ederra sortu zen, eta bistan da emankorra izan zela. Athleticen parte-hartzea adostuta bagenuen ere, azken momentuan ez zirela etorriko esan ziguten, eta umeek disgustu handia hartu zuten. Baina gero oso ondo joan zen eguna…

Guraso Elkarteak argi dauka aste hori eta galletak ordezkatzea prozesuaren lehenengo urratsak izan direla, baina ez dira azkenak izango. Gure apustua argia da, bai eskolan bai familietan ohitura osasuntsuak hartzeko eta beste faktore batzuen artean gaixotasun asko (minbizia, diabetea, iktusa, etab.) eragiten dituzten ohiturak saihesteko .

Elikadura osasuntsua bultzatzeko interesa baduzu, eta egiten ari garen eta egingo ditugun ekimen eta egitasmoetan parte hartu nahi baduzu, jarri guraso elkartearekin harremanetan e-mailez: info@allendekogurasoak.net. Zure iritzia oso garrantzitsua da guretzat, horretarako ere e-mail hori erabil dezakezu.

Eskolaz kanpoko ekintzak

2013KO UDALEKUAK

6 eta 7 urteko hamaika umek hartu dute parte aurten Gorozika Natura Eskolak eskolako guraso elkartearen laguntzaz antolatutako udalekuetan, uztailaren 1etik 12ra bitartean. Ederto pasa dute: Gure herriko historia ezagutu dute. Merkatuko Plazan hamaiketarako fruta erosi dute, baita landareak ere, gero zaintzeko. Urdaibai gaztelura joan dira, Mundakan bainua hartu dute, eta Busturiko koba miatu dute… ez dira geldirik egon, eta oso-oso ondo pasa dute!

Argazkiak

ALLENDE EGUNA 2013 ARGAZKIAK





Berri Guztiak

2018/01/17 // Eskolaz kanpoko ekintza berria: 4 eta 5 urtekoentzako Judoa

2017/10/04 // BIGEren 286. BULETINA

2017/09/27 // BIGEren 285. BULETINA

2017/09/19 // BIGE 284. BULETINA

2017/09/12 // BIGE 283. BULETINA

2017/06/09 // Bertakoa eta osasuntsua den jantokiarekin ikasturte bat. Zorionak!

2017/06/02 // Allende eguna 2017

2017/04/03 // Eskolaz kanpoko Ekintzak. Sukaldaritza

2017/01/31 // Neguko menua eta elikagaien jatorria.

2017/01/31 // Matrikula epea zabalik!

2016/11/07 // Euskadi Irratian Jantokiari buruzko elkarrizketa

2016/10/04 // ESKOLA BIDEA MARTXAN DA!

2016/09/30 // Eskolaz kanpoko ekintzen zerrendak. Onartutako ikasleak.

2016/09/22 // BIGE 251. BULETINA

2016/09/15 // BIGE, 250. BULETINA

2016/05/31 // BIGE, 247. BULETINA

2016/05/09 // ALLENDE SALAZARKO JANTOKIKO HORNITZAILEAK AUKERATZEKO LEHIAKETA

2016/04/26 // JANTOKI PROIEKTU BERRIA HURBILAGO!

2016/04/18 // APIRILAREN 24an MENDIRA GOAZ, BAZATOZ GUREKIN?

2016/03/06 // KIROLAZ BIZI!! ALLENDE SALAZARKO KIROL ASTEA. MARTXOAREN 7TIK 11RA

2016/03/06 // GURASO ELKARTEAREN ALDIZKARIA JAIO DA

2016/03/06 // ESKOLA BIDEA PROIEKUA MARTXAN DA

2016/02/10 // BIGEren 234. buletina

2016/01/25 // URTARRILAREN 31n MENDIRA GOAZ, ETOR ZAITEZ ZU ERE!

2016/01/21 // BIGEren 231. BULETINA

2016/01/12 // BIGEren 230. BULETINA

2015/12/17 // BIGEren 229. BULETINA

2015/12/14 // ABENDUAREN 20an MENDIRA GOAZ, ETOR ZAITEZ ZU ERE!

2015/12/02 // BIGEren 228. BULETINA

2015/11/25 // BIGEren 227. BULETINA

2015/11/17 // BIGEren 226. BULETINA

2015/11/10 // BIGEren 225. BULETINA

2015/11/02 // GURASOENTZAKO HITZALDIA

2015/10/27 // BIGEren 224. BULETINA

2015/10/19 // BIGEren 223. BULETINA

2015/10/13 // URRIAREN 18an MENDIRA GOAZ, BAZATOZ?

2015/09/22 // BIGEren 221. BULETINA

2015/09/15 // BIGEren 220. BULETINA

2015/09/09 // BIGEren 219 BULETINA

2015/06/10 // EKAINAREN 21EAN HONDARRIBIRA GOAZ, BAZATOZ?

2015/06/09 // 3. mailako froga ez egiteko 5 arrazoi

2015/05/11 // MAIATZAREN 17AN ATXARREKO SAN PEDRORA GOAZ. BAZATOZ?

2015/05/06 // BIGEKO BULETINA 2015/05/06

2015/04/21 // Domekan, apirilak 26, Altamirara goaz. Bazatoz?

2015/03/18 // BIGEKO BULETINA 2015/03/18

2015/03/11 // BIGE BULETINA 2015/03/11

2015/02/24 // BIGE BULETINA

2015/02/17 // OTSAILAK 22AN BIZKARGIRA GOAZ. BAZATOZ?

2015/02/17 // FACEBOOKEN GAUDE!

2015/02/17 // UMEAK ESKOLARA, GURASOAK ZERGATIK EZ?

2015/02/06 // GURASO ESKOLA FINANTZIATZEKO ZOZKETA

2015/02/06 // GURASO ESKOLAK GURE SEME-ALABEN HEZKUNTZA HOBETZEA DU HELBURU

2015/02/06 // Guraso elkartea ere han izan zen!

2014/09/29 // Allende Salazar ikastetxeko ikasle, irakasle eta langile ohien afariko argazkiak

2014/05/16 // Jolasten, ingelesa ikasteko udalekuak

2014/05/15 // Udalekuak Gorozikan

2014/04/23 // Allende eguna

2014/03/28 // Ongi izate tailerra

2014/03/23 // Monitoretzaren kontratazio-plana

2014/03/23 // Mendi irteera – Arteaga-Lezika-Kortezubi-Gernika

2014/03/12 // Euskal Eskola Publikoa eta Ibilaldia egun berean: argibideak

2014/03/12 // Txartel Beltza

2014/03/07 // Apirilaren 22tik 25era, ONDO PASA GOROZIKAN!

2014/03/02 // Kamiseten Salmenta

2014/02/12 // Mendi irteera – Gernika-Metxikas-Gernika

2014/02/12 // Mendi irteera – Iluntzar Abenduak 22

2014/02/03 // Ze kexka, zalantza edota proposamena daukazu hezkidetza/berdintasuna-ri buruz gure eskola eremuan?

2014/01/15 // ESKOLA PUBLIKOAREN BENETAKO BEHARREI ERANTZUN ETA SARE KONTZERTATURA BALIABIDE GEHIAGO EZ DESBIDERATZEA ESKATZEN DIO EHIGE-K EUSKO JAURLARITZARI

2013/11/28 // GURE ESKOLAKO LEKU FALTAREN BERRI EMATEKO, ASANBLADA OROKORRA EGITEKO DEIALDIA, ABENDUAREN 11AN

2013/11/27 // KONPONTZE BIDEAN DA BI URTEKO UMEEN SARBIDE ARAZOA

2013/11/27 // MILLA 2013

2013/11/27 // UMEEN SEXU ROLEN INGURUKO HITZALDIA EGIN ZEN URRIAREN 30EAN

2013/11/23 // MENDI IRTEERAK

2013/11/12 // Zein da jantokiaren inguruko zure iritzia?

2013/09/27 // LAGUNDU DEZAGUN ESKOLA-GIRO ATSEGINA SORTZEN, BESTEENGANAKO ERRESPETUAN, DESBERDINTASUNEAN ETA LEKUAN OINARRITUTA

2013/09/19 // ALLENDE SALAZAR IKASTETXEA ELIKADURA OSASUNTSUAREN ALDE!

2013/06/27 // 2013KO UDALEKUAK

2013/06/19 // ALLENDE EGUNA 2013 ARGAZKIAK